xedapena / xedatzea
Hizpaketa.
Negozio juridikoaren klausula. Agiri publiko edo pribatuaren xedapenetatik bakoitza.
Eskritura publikoan, zati horren goiburu gisa honako hitz hauek jartzen dira: “egilesten dute”, “egilespenak”, “xedatzen dute” etab.
xedapen(-)zatia / xedatze(-)zatia
Orokorrean, borondate-aitorpen horren bitartez, eskubideren bat edo ondore juridikoren bat eskualdatzen da. Aitortzaileak, esangura horretan, “xedatu” egiten du.
Agerkai publikoei dagokienez, xedapen-zatian, egilesleek eskubideak nahiz ahalmenak sortu, eskualdatu, aldarazi edo azkendu egiten dituzte.
Adibidea. Ondasun higiezina saltzen denean, jabetza-eskubidea xedatzen da. Orobat, dirua gastatzen denean: dirua xedatu egiten da.
Eskritura publikoaren zatietatik batek klausulak barruratzen ditu, eta zati horri “egilespen” edo “xedapen-zati” deitzen zaio; bertan jasotzen dira egilesleek egiten dituzten xedapenak.