Bilatu
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aldaketa edo definizio berria iradoki nahi baduzu, komunika iezaiozu, mesedez, zerrenda administratzeko ardura duenari.

Aurkezpena Helburuak. Zerrenda honek hiru helburu bete nahi ditu. Alde batetik, notarioen hizkeratik hainbat termino ezezagunak izan daitezke, edo, behintzat, nekez ulertzeko modukoak, horiek erabiltzeko ohitura ez duenarentzat, eta, horregatik, termino horien esangura argitu nahi da. Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilaren erakundeek eduki berezia dute eta eduki hori jaso nahi da. Eta, bukatzeko, erreminta honekin erraztu eta sustatu nahi da halako eremuetan euskara erabiltzea. Edukia. Manuel López Pardiñasek, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko dekanoak, eta elkargo horren zuzendaritza-batzak ere berebiziko interesa jarri dute eta etengabeko ahaleginak egin dituzte, hiru helburu horiek lortzeko. Bide horri helduta, zerrendak, gutxi gorabehera, 500 termino batu eta definitzen ditu; batzuk notariotza-zuzenbideari dagozkio, eta beste batzuk, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilari. Guztiak ere egunero erabiltzen dira gure autonomia-erkidegoko notarioen bulegoetan. Terminoen guztien euskarazko ordainak zerrendan bertan aurki daitezke, haien definizioak ere itzulita daudela. Lana izan da, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibileko terminoen zerrenda eta termino horien definizioak prestatzea, horiek guztiak web-orrian lehendik zegoen zerrenda orokorrean txertatzea, eta, behin aurrekoa eginda, zerrenda berria oso-osorik euskaratzea. Egileak. Andres Urrutia Badiola jaunak, Bilboko notarioa, euskaltzainburua eta Deustuko Unibertsitateko zuzenbideko irakaslea denak, lana zuzendu eta ikuskatu du, Deustuko Unibertsitateko zuzenbideko irakasle diren Eba Gaminde Egia eta Ester Urrutia Idoiaga andreekin elkarlanean, eta Esther Cárdenas Ciscar andrearen laguntza eskergarekin, azken hori baita Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko Bibliotekaren eta Legeztatze Zerbitzuaren arduraduna. Bilaketak. Terminoak eta horien definizioak gaztelaniaz nahiz euskaraz kontsulta daitezke, eta, horretarako, bi aukera daude: bata, ezkerretara agertzen diren aurkibide alfabetikoak erabiltzea; eta, bestea, Bilatu / Buscar  gunean zuzenean idaztea kasuan-kasuan kontsultatu nahi den hitza. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietatik edozeinetan kontsultatzen denean terminoren bat, horrek bere esteka egokia du beste hizkuntza ofizialeko ordainarekin, hori gorriz markatuta baitago, eta, aurretik, "es" laburdura du, gaztelaniaren kasuan, eta "eu" laburdura, euskararen kasuan. © Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua – 2009ko ekaina

Konekta zaitez